Zerain
ANE ETA PIRATEKIN PARRANDAN!
Zuzeneko dantzaldia

Sinopsia:

Haurrentzako zuzenduriko lehen zuzenezko dantzaldia eskainiko digute Irrien Lagunen piratek. ANE PIRATAK hartuko du timoia eta era askotako abenturak biziko ditugu dantzen bidez. Haurrek aski ongi ezagutzen dituzten abestiz osatutako dantzaldi paregabea bizitzeko aukera izanen dute haur eta helduek. Gainera, talde edo eragile ezberdinek parte hartzeko aukera paregabea eskaintzen du.

Iraupena: ordu eta laurden.

Edukiera: nahi adina!

ZATOZ JOLASTERA
Ikuskizuna

Sinopsia:

MARIKALANBRE eta LARGABISTA jolas egiteko gogoz daude. Bildu diren lekuan ez dago parkerik, ez dago jostailurik, ez dago.... Irudimena dantzan jarriz eta publikoaren parte hartzearekin jolasteko mila modu daudela ikusiko dugu. Bazatoz jolastera?

Iraupena: ordu bat.

Edukiera: 200 bat ikusleentzat prestatutako ikuskizuna.

IRRIKULA MAKULA KRISKITIN DZART!
Ikuskizuna

Sinopsia:

MARTINBERTSOk beldurra dio etxetik kanpo lo egiteari. Lortuko al du gainditzea? TIRITATXO eta ikuslegoaren laguntza beharko du bere beldurrak gainditzeko. Ikuskizun parte hartzailea, dantzak eta musikak bere lekua izango dutena.

Iraupena: 50 minutu inguru

Edukiera: 200 bat ikusleentzat prestatutako ikuskizuna.

BAKARKAKO SAIOAK
Saio parte hartzaileak

Sinopsia:

8 urte arteko haurrei zuzendutako ikuskizun berezi bat gidatuko du pertsonaiak. Ipuin antzeztu eta parte hartzailez osatutako ikuskizunak dira IRRIPUINAK.

Gure pertsonaiekin jolastu eta ikasi nahi baduzu, zain gaituzu!

Iraupena: 50 minutu.

Edukiera: 50 bat ikusle; leku itxietan egiteko diseinatuak (ikastetxeak, liburutegiak,...)

TIRITATXO

Tiritatxo

OSASUNA

MARTIN BERTSO

Martin Bertso

KULTURA eta SORMENA

MARIKALANBRE

Marikalanbre

ZIENTZIA

LARGABISTA

Marikalanbre

NATURA